ARGAZKI GALERIA

Areta eta Arrankudiaga-Zollo arteko mugarria berrikusi dute alde bateko eta besteko alkateek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 26a, 11:47

Ohitura zaharrei eutsiz, Laudio eta Arrankudiaga-Zolloko ordezkari politikoak Santa Anako mugarrian elkartu dira bi herrien arteko muga berrikusteko.

Aurten Aretako jaiak ospatu ez diren arren, ohitura zaharrei eutsi eta Santa Anako mugarrian elkartu dira Arrankudiaga-Zollo eta Laudioko alkateak, beste urte batez bi herrien arteko mugarria berrikusteko.

Ekitaldi xumea izan da, ikuslerik gabea eta COVID-19ari aurre egiteko neurriek baldintzatua. Txutxi Ariznabarretak eta Ander Añibarrok bat egin dute uda honetan jende pilaketak saihesteko beharrean, baina ohitura zaharrak zaintzearen garrantzia azpimarratu dute ere.

Ekitaldiak XVIII. mendean du jatorria. Valladolideko Errege Kantzelariak 1755ean ezarri zuen Santa Anako mugarria lur horren jabetzaren gaineko eztabaidak baretzeko asmoarekin. Geroztik, urtero bisitatu dute mugarria alde bateko zein besteko ordezkari politikoek, honen kokalekua aldatu ez dela ziurtatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide