Eguerdian Bi Hotsak abesbatzaren kontzertua egon zen elizan, mezaren ostean. Arratsaldean, aldiz, Tute eta Igel txapelketak egon ziren Ugarte eta Gorbea tabernetan, hurrenez hurren.
Arrizkuzubi taldeak, aldiz, herri kriol erakustaldia antolatu zuen auzoko plazan.
Horrez gain, trikiti eta pandero jotzaileak goizetik arratsaldera arte egon ziren auzoan, tabernatik tabernara, giroa alaitzen.
Argazkiak: Josu Zabala eta Txabi Alvarado