Atzokoa ez zen ekimen puntuala izan. Astearte eta igande guztietan ari dira lan-egun irekiak egiten, 18:00etatik aurrera. “Mantenu lanak egiten gabiltza, espazioa atontzeko eta gauzak hondatu ez daitezen”.
Dena dela, ez dira lan egitera mugatuko. Asteazken honetan antzerki tailerra egingo dute eta hilaren 8an Udako Olinpiadak egingo dituzte. Bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea 688 72 66 65 telefonora deituta edo mezua bidalita.
16an, aldiz, ekimen berezia egingo dute. “19:00etan jolas parkea irekiko dugu. Ipuin kontalaria eta jolasak egongo dira, eta pinik formatuko afaria egin nahi dugu jarraian, parte hartzaile bakoitzak etxetik janaria eramanda. Ikuskizun bat ere jarri nahi dugu, eta gauean teleskopioa jarriko dugu, izarrak ikusteko”.
Beste proiektu batzuk ere dituzte esku artean: hezkuntza jardunaldiak antolatzea eta udalekuak aurrera ateratzea. Abuztu osoa lanean igaroko dute Kirikiñoko kideek, beste aisialdi eredu bat sustatzea helburu.
Argazkiak: Kirikiño Atseden Taldea