TUBACEXEKO GREBA MUGAGABEA

Agerraldia egingo dute bihar Aiaraldeko Erresistentzia Kutxako kideek Tubacexen, eta ahalik eta jende gehien bertaratzeko deia luzatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abu. 4a, 10:40

Merkatari, langile eta bizilagun ugarik egin dute ekarpena kutxan dagoeneko. / Aiaraldea.eus

11:30ean izango da zita Laudioko Tubacexen lantegiaren aurrean. Tubacexeko grebari "eskualde moduan" ekarpena egitea izango da ekitaldiaren xedea.

“Agerraldi garrantzitsua” egingo dute Aiaraldeko Erresistentzia Kutxako kideek bihar (osteguna). 11:30ean izango da zita, Tubacexen Laudioko lantegiaren aurrean. Deialdi irekia izango da, eta ahalik eta jende gehien bertaratzeko deia egin dute, “eskualdeko erantzuna” irudikatzeko. “Orain inoiz baino gehiago, Tubacexeko langileak beren lanpostuetara bermeekin bueltatu daitezen exijitzen dugu, eta epaiek emandako sententzia betetzea eskatu”, adierazi dute prentsari bidalitako oharrean. 

Tubacexeko grebalari talde batek kudeatzen Aiaraldeko Erresistentzia Kutxa. Greban dauden lankideei sostengu ekonomikoa ematea da tresnaren helburua, eta dozenaka ekarpen jaso ditu azken hilabeteetan. Besteak beste, zozketa ugari egin dira kutxa diruz hornitzeko. Modu horretan, dozenaka langileri lagundu diete ekonomikoki. 

Zozketa berria abian

Orain, zozketa berri bat abiatu dute Erresistentzia Kutxako kideek, datozen asteetan kaudimen ekonomikoa izatea berebizikoa izango dela aurreikusten baitute. Eskualdeko hainbat tabernetan jarri dituzte txartelak salgai: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide