Lapurreta bat egon da gaur gauean Laudioko Udal Igerilekuetan. Lapurrek makina saltzaileetako kristalak eta txartel-lehiatilako leihoak apurtu dituzte, eta barruan zegoen ordenagailu eramangarria ostu dute.
Gauzak hala, igerilekuak behin behinean ixtea erabaki dute azpiegituraren arduradunek goizean, gunea kristalez beteta dagoelako.
Hala ere, udalak jakinarazi du azpiegiturak berriz irekita daudela dagoeneko.
Lapurreta gehiago
Aipatu dutenez, gaur gauekoa ez da izan igerilekuetan egon den lehen lapurreta. Duela hiru egun ere sartu ziren, eta makina saltzaileak apurtu zituzten.
