Dozenaka kultur ekitaldi antolatu ditu Laudioko Udalak abuzturako

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abu. 8a, 20:18
Dupla taldeak kontzertua eskainiko du Lamuza frontoian. / Dupla

Jaietan egin ohi diren zenbait ekintza mantendu dituzte, kalejirak edota dantza lehiaketak, besteak beste.

Ohikoa baino oparoagoa izango da Laudioko Udalaren KultUda egitasmoaren abuztuko egitaraua. Dozenaka ekintza prestatu ditu tokiko erakundeak datozen asteetarako.

Herriko eragile eta elkarteek pisu nabarmena izango dute programan. Arrizkuzubi taldeak herri kirol erakustaldia antolatuko du hilaren 14an. 15ean Lankaietako Lagunak txistulari elkarteak kalejira egingo du. Hurrengo egunean, aldiz, Arloteen txanda izango da, eta Herriaren elkarteak pilota txapelketa egingo du Lamuzako frontoian. Egun berean izango dira Andere abesbatzaren emanaldia eta Itxarkundia taldearen Aurresku eta fandango eta arin-arin txapelketak.

Ez-jaien hirugarren egunean (hilaren 17an) Laudioko Txirrindularitza Sariaren XXXI. edizioa egingo da (“Pablo Bilbao” memoriala). Itxarkundia eta Akelarre dantza taldeek emanaldiak eskainiko dituzte abuztuaren 27 eta 28an, eta abuztuaren 29an bi kontzertu oso ezberdinez gozatzeko aukera egongo da: Laudioko Musika Elkartearena eta Malen Atxa bakarlari gaztearena.

Egun hori izango da ohiko jai egun baten antza gehien izango duena, erraldoi eta buruhandien erakusketa egongo baita eguerdian Herriko plazan, Laudioko gaiteroek giroturik.

Kontzertu eta ikuskizunak

Kanpoko musikari eta artista ugari ere egongo dira. Hilaren 28an Dupla taldeak joko du Lamuzako frontoian eta aurreko egunetan hainbat zirku zein antzerki ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. Aldizkari honetako 74. orrian ikusi daitezke egingo diren ekintza guztiak.

EGITARAU OSOA

EIA “Espera”
Abuztuak 13, ostirala 
20:00 Alberto Acero

Arrizkuzubi H.K.
Herri Kirolak
Abuztuak 14, larunbata 
18:00 Aldai Plaza

Lankaietako Lagunak
Kalejira 
Abuztuak 15, igandea 
9:00 Erdigunea, auzoak

Los Cinco Bilbaínos
Abuztuak 15, igandea 
20:00 Herriko Plaza

Herriaren
Pilota partidak 
Abuztuak 16, astelehena 
10:00 Lamuzako frontoia 

Andere Abesbatza
Meza kantatua 
Abuztuak 16, astelehena 
11:00 San Pedro Eliza

Los Arlotes
Abuztuak 16, astelehena 
12:00 Herriko Plaza

Aurresku Lehiaketa
Laguntzailea: Itxarkundia
Abuztuak 16, astelehena 
18:00 Herriko Plaza

Fandago eta Arin Arin Lehiaketa
Laguntzailea: Itxarkundia
Abuztuak 16, astelehena 
19:00 Herriko Plaza

XXXI. Laudio Saria
“Pablo Bilbao” memoriala
Abuztuak 17, asteartea
10:00 Zumalakarregi etorbidea

La Bella Tour
Zirkua
Abuztuak 17, asteartea 
20:00 Alberto Acero

Tirolina eta jumping
Haurrentzat 
Abuztuak 20, ostirala
17:00 Lamuza parkea

Traka Matraka
Ikuskizuna 
Abuztuak 20, ostirala 
20:00 Lamuza parkea

Arate
Artzain txakurren erakustaldia + Bertsolariak
Abuztuak 21, larunbata 
18:00 Latiorro

Los Barlou “Set Up”
Zirkua 
Abuztuak 22, igandea
20:00 Herriko Plaza

Cúpula 2021 “Andrómeda”
Parte hartzeko astronomia 
Abuztuak 26, osteguna 
20:00 Centro EPA

Itxarkundia
Abuztuak 27, ostirala 
13:00 Herriko Plaza

Maite Guevara “Qué buen día”
Abuztuak 27, ostirala 
20:00 Alberto Acero

Akelarre
Abuztuak 28, larunbata
13:00 Alberto Acero

Zaldi-Proba
Lauzaldi
Abuztuak 28-29, lar.-iga. 
18:00 Udal probalekua 

Dupla
Kontzertua
Abuztuak 28, larunbata 
21:00 Lamuzako frontoia 

Korterraza
Laburmetraien proiekzioa 
Abuztuak 28, larunbata
22:00 Aldai Plaza

Erraldoi eta buruhandien erakusketa, Laudioko Gaiteroek alaitua
Abuztuak 29, igandea
12:00 Herriko Plaza

San Roke Musika Elkartea
Kontzertua
Abuztuak 29, igandea 
13:00 Aldai Plaza

Malen Atxa
Abuztuak 29, igandea 
20:00 Herriko Plaza

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide