Goizeko hamarretan hasi da Laudio Sariaren XXXI. edizioa. Euskal Bailarak Kriterium txirrindularitza lasterketaren hirugarren eta azken etapa lehiatu da bertan. Amurrion eta Aretxabaletan aritu ondoren, gaur Laudiora hurbildu dira txirrindulariak. 133 kilometroko ibilbidea bete dute guztira, eta hasieratik oso mugitua izan da norgehiagoka. Amaierako 600 metro gogorretan Julen Arriolabengoa izan da onena, eta garaipena lortu du Caja Ruralentzako.
Atzo Calum Johnson izan zen Aretxabaletako zirkuituko garailea, eta gaur lortutako hirugarren postuari esker, sailkapen orokorreko burua izan da. Britaniarraren atzetik Xabier Isasa heldu da helmugara Laudion, sailkapen orokorrean bigarren postua lortuz. Sailkapen orokorreko hirugarren postua, aldiz, Ivan Coborentzat izan da, gaurko etapan Julenen atzetik geratu ondoren.
Bestelako sailkapenetan, Julen Arriolabengoa izan da mendiko sailkapen orokorreko garaile, eta taldeen saikapen orokorrean Lizarte gailendu da.
Txirrindulariek ondo hartu beharko dute atseden. Izan ere, Euskaldun Lehiaketari bi hitzordu baino ez zaizkio geratzen, Baranbiokoa eta Altsasukoa, irailaren 11n eta 12an.
Hemen ikusi daiteke Laudio XXXI. Sariko sailkapen azkarra:
Argazkiak: Joseba Amondo, @EquipoLizarte eta Aiaraldea.eus