Biltegiko jarduera osagarriak
- Batez ere kargekin lan egiteko eskaintzen den saioa: egiaztatu, desegin, desenbalatu, etiketatu...
- Noiz? Irailaren 13tik 16ra, 16:30etik 20:30era.
Lana bilatzeko eta elkarrizketak prestatzeko laguntza-tailerra
- Enplegua bilatzeko gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskuratzeko, eraikuntza eta motibazio espazio bat sortzeko helburuarekin.
- Noiz? Irailaren 13tik 16ra, 9:30etik 14:30era.
Eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzeko ikastaroa
- Hormak, sabaiak, kristalak... garbitzeko.
- Noiz? Irailaren 15etik urriaren 29ra, 16:00etatik 20:00etara.
Zubi-garabiko langilea
- Prebentzio-neurri egokiak aplikatuz erabilera eta segurtasun ezagutzak eskuratzea, salgaiak kargatzeko zein deskargatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren trebetasunak ezagutzeko.
- Noiz? Irailaren 20tik 27ra, 16:00etatik 20:10era.
Merkataritza-kudeaketa eta marketina
- Profil ekintzailea dutenei eta saltzeko prozesuarekin lotutako alderdiei buruzko prestakuntza behar dutenei zuzendutako tailerra, marketineko kontzeptuak eta tresna erabilgarriak ikasteko.
- Noiz? Irailaren 23tik 30era, 9:00etatik 13:00etara.
Etxeko arreta zerbitzuaren ikastaroa
- Behar duenari arreta soziosanitarioa eraman ahal izateko beharrezkoak diren ezagutzak, trebatasunak eta konpetentzia profesionalak emateko.
- Noiz? Irailaren 27tik urriaren 13ra, 16:00etatik 20:10era.
Ekintzaren batean parte hartu nahi izatekotan, 944034980 telefonora deitu beharko da, edo enpresatarakolaguntza@laudio.eus posta elektronikora idatzi.
Informazio osagarria hurrengo karteletan dago eskuragarri: