Laudioko jaiak bertan behera geratu diren arren, festen barruan egin ohi ziren zenbait ekintza burutzen ari dira egunotan. Horietako bat da atzo eginiko Euskal artzain txakurren erakustaldia. Latiorroko parkean egin zen ekimena, urtero bezala, eta Jon Maia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arduratu ziren norgehiagokari umore ukitua emateaz.
Horrela geratu zen sailkapena:
- 1. postua: Bat txakurra (Fidel Alonso artzain aretararrena)
- 2. postua: Kobi txakurra (Olabezarreko Asier Bolibarrena)
- 3. postua: Negu txakurra (Ilarduiako Jose Mari Jauregirena)
- 4. postua: Pintxe txakurra (Oierdoko Karlos Mendibilena)
- 5. postua: Bizkor txakurra (Aramaioko Bixente Lopez de Azpilikuetarena)
- 6. postua: Bat txakurra (Aramaioko Fernando Etxebarriarena)
Txapelketa amaitzean, talde argazkia atera zuten, Laudioko Udal Hiltegia berriz irekitzearen alde.
Argazkiak: Eba Alonso