Ekintzaz betetako asteburua dator Laudiora

Unai San Pedro Camacho 2021ko abu. 26a, 06:00

Itxarkundia dantza taldeak emanaldia eskainiko du bihar. / Aiaraldea.eus

Guztira 10 ekitaldi egongo dira Laudion ostiraletik igandera.

Abuztuak 27, ostirala

· 13:00etan Herriko Plazan Itxarkundia dantza taldearen emanaldia. 
· 18:00etan Lamuza Parkeko kultur laborategiaren lehen saioa: Ander Perez Puellesen erakusketaren inaugurazioa. 3 egunez 18:00etatik 21:00etara egongo den arte garaikideko erakustaldia.
· 20:00etan Alberto Acero Plazan: Maite Guevararen 'ué buen día ikuskizuna, ondo pasatzeko gogoa duenarentzako.

Abuztuak 28, larunbata

· 13:00etan Alberto Acero Plazan Akelarre dantza taldearen emanaldia.
· 18:00etan Udal probalekua. Zaldi proba lehiaketa. Igandean berriz egingo da, ordu berean.
· 21:00etan Lamuza frontoian Duplaren kontzertua.
· 22:00etan Aldai Plazan Korterraza, komediazko film laburren proiekzioa.

Abuztuak 29, igandea

· 12:00etan Herriko Plazan Erraldoi eta buruhandien erakusketa, Laudioko gaiteroek alaituta.
· 13:00etan Aldai Plazan San Roke musika elkartearen kontzertua.
· 20:00etan Herriko Plazan Malen Atxaren kontzertua.

Guzti horretaz gain, Amurrion eta Artziniegan beste 4 ekintza burutuko dira:

Abuztuak 27, ostirala

· 19:00etan Artziniegan, bertako bola-jokoari buruzko solasaldia.

Abuztuak 28, larunbata

· 20:00etan Artziniegan Malaletraren kontzertua, Pirineum tabernan
· 20:00etan Amurrion 'Nudo' kale ikuskizuna.

Hemen ikusi daitezke datozen egunetan dauden ekintza guztien informazio guztia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide