Cupula Andromeda 2021 astronomia parte hartzaile tailerra eskaini zuten atzo Laudion, 20 lagun inguru elkartu ziren HHE Zentroko teilatuan gaueko zeruak gordetzen dituen sekretuak ezagutzeko asmoarekin.
Planisferioaren funtzionamenduan eta erabileran trebatzea izan zen tailerraren helburu nagusia. Planisferioak bi diskoz osatutako izar mapak dira, eta parte-hartzaileek euren planisferio propioa egiteko aukera izan zuten. Behin oinarri teorikoak bereganatuta hauek praktikan jarri zituzten izar, planeta eta bestelako elementu astronomikoak behatuz eta identifikatuz. Konstelazioak eta hauen atzean dagoen mitologia ezagutzeko aukera ere izan zuten saioan elkartutakoek.
Argazkiak: Urtzi Odriozola