Laudioko Kirol eta Osasun Zentro Pribatuek Laudioko herriari gonbidapena egin diote 2021eko irailaren 11n Laudioko Udalaren laguntzarekin antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko. Aukera ona da jarduera fisikoa osasun gisa ikusarazteko. Antolatzaileek hala azaldu dute: “harro gaude herritarrei urte osoan kirol-jarduera ugari ahalbidetzeaz, eta osasuna hobetzeko beste eragile bat izateaz. “Oraingo honetan jarduera gutxi batzuk baino ezin izango ditugu kalera atera, baina ziur gaude hurbildu nahi den orok gozatuko dituela”.
Hurrengo programazioa osatu dute irailaren 11rako:
- Goizean, 10:00etatik 13:00ra, jendeak yoga praktikatu ahal izango du. Lamuza parkean egingo da baina, euria egitekotan Casinora mugituko da. Ordu eta erdiko iraupeneko bi saio egongo dira, arnasa-hartze teknikak, erlajazioa, etab. praktikatzeko.
- 11:00tik aurrera, Ugarten, laudiotarrek kick boxing erakustaldia ikusi ahal izango dute. Aukera ona izango da kirola ezagutu eta disfrutatzeko.
- Egun osoan zehar, La Granjako kiroldegian, Laudion antolatutako lehen CrossFit lehiaketara bertaratu ahal izango da. Bertan Euskadiko eta Espainia osoko 90 atleta arituko dira, eta txapelketa gizonezkoen eta emakumezkoen banakako eta binakako kategoriatan banatuta egongo da. Faseak 10:00etan, 13:00etan eta 17:00etan izango dira, eta finala 20:00etan.