Laudioko Altzarrate Kirol Elkarteak abian jarri zuen urtarrilean, Laudioko Udalaren eta APILL merkatari elkartearen laguntzarekin, herriko ostalaritza sektorea bultzatzeko helburua zuen zozketa. Izan ere, COVID-19aren ondorioz, gehien kaltetutako sektoreetako bat izan da ostalaritza.
Kanpainan parte hartzeko 2 euroko txartelak jarri zituzten salgai, eta bertatik ateratako diru guztia herriko jatetxe eta tabernetara bideratuko dute.
Kirol Elkarteak atzo komunikatu zuenez, Izarra Moreno Urea izan da zozketaren irabazlea. Neskak saskia eta 1000 euroko erosketa-txartela irabazi ditu. Saritutako zenbakia 4496a izan zen, Casa de Andalucían jaso izan zena.