Aurrera doa Uraren Euskal Agentzia Laudioko Altzarrate zubian egiten ari den uholdeen aurrean babesteko lanekin, Nerbioi ibaian arlo hidraulikoa hobetzeko jardueren barruan. Ekainean hasi zen kaltetutako zerbitzuen desbideratzea eta orain hasi dira zubia eraisteko lanekin.
Obraren hurrengo urratsa hormigoi eta altzairuzko zubi bat eraikitzea da, 25 metroko argia eta 18 metroko zabalera izango duena. Zubi horrek ez du euskarririk izango ibilguan, eta oinezkoen eta ibilgailu motordunen trafikoa hartuko du, orain arte bezala. Halaber, azpiegitura berriak zerbitzu berriak jartzea eta erabilera berriak egokitzea ahalbidetuko du; hala nola, hondakinen bilketa pneumatikoa.
Aurrekontuari dagokionez, Altzarrateko zubiaren egokitzapen hidraulikorako obran 1.599.684,22 euro baliatuko zituztela kalkulatu zuten, eta 7 hilabeteko epea aurreikusi zuten. Zubi berriak aise jariatuko ditu uholde handietako emariak.