Bertso eskolak egongo dira Faktorian 2021-2022 ikasturtean

Unai San Pedro Camacho 2021ko ira. 12a, 17:14
Faktorian egingo dute bertso eskola. / Aiaraldea.eus

Ikastaroan izena emateko epea irailaren 19an itxiko da.

2021-2022 ikasturtean bertso-eskolak egingo dira Faktorian, Arabako Bertsozale Elkartearen eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren eskutik.

"Jada urte batzuk dira bertso-eskolen transmisioa etenda dagoela gurean, eta eskoletan lantzen den bertsolaritzaz gainera, ez dagoela bestelako aukerarik... bertsolaritzaren bidez lantzen diren balioak, ahozkotasuna, hizkuntzarekiko maitasuna eta zaletasuna... Horiek guztiak berreskuratzea dugu xede proposamen berri honekin", azaldu dute egitasmoaren antolatzaileek.

Izena emateko epea irailaren 19an bukatuko da. Ikastaroan parte hartzeko www.labur.eus/bertsofaktoria helbidean dagoen galdetegia bete eta bidali behar da. Behin inskripzioak osatuta, bi talde bereiziko dira: batetik, haur eta nerabeena (8-14 urte bitartekoak) eta, bestetik, gazte zein helduena (15 urtetik aurrera).

Ekintza urritik ekainera gauzatuko da, Faktorian (Laudio), astean behin. Egunak zehaztu gabe daude. Izan ere, partaideen arabera zehaztuko da noiz egingo den ekimena. Bestalde, urteko kuota 50 eurokoa izango da.

Aipatzekoa da irailaren 26an (igandea) bertso-eskolaren aurkezpen jaia egingo dela 17:00etan Faktorian. Bertan bertsoez, musikaz eta askari agroekologikoaz gozatzeko aukera egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide