Laudioko Udalak 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa inauguratuko du gaur

Unai San Pedro Camacho 2021ko ira. 10a, 10:00
Itzalpeko Emakumeak. / Laudioko Udala

Gerra garaiko eta gerraosteko abusuak eta indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omentzeko helburua du erakusketak.

Bihartik aurrera, eta azaroaren 10era arte, Laudioko Kultura Etxean 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai. Honen bitartez, Laudioko Udalak XX. mendeko historian euskal emakume anonimoen ekarpenak berreskuratu eta zabaldu nahi ditu. Tolosan estreinatu zen lehen aldiz joan den otsailean, eta Laudiora helduko da orain.

Laudioarrek euskal emakumeek Gerra Zibilean eta gerraostean jasandako abusuak eta indarkeriak ezagutzeko aukera izango dute Sabino Arana Fundazioaren erakusketa honen bidez. Halaber, erakusketak baldintza gogor haietan gizarteko hainbat alorretan gailendu ziren emakumeen ekarpenak azaleratuko ditu.

Erakusketak aldeko ez zuten gizarte batean lagundu zuten laudioarren eta Aiara bailarako emakumeen bizipenak bilduko ditu. 

Ander Añibarro Laudioko alkateak azaldu duenez, "baztertuta edota izkinatuta egon diren emakumeen aurpegiak, ahotsak, balioak eta funtzioak berreskuratu, zabaldu eta balioan jartzea da helburua. Baita emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren bidean gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere". “Erakusketa lagungarria izango da egungo errealitatea interpretatzeko, oroimen historikoa berreskuratzeko eta bizikidetzatik eta berdintasunetik abiatuta etorkizuna eraikitzeko”, gaineratu du Maite Cortazar Kultura zinegotziak.

Historia guzti horiek ezagutu nahi dituzten herritarrak Kultura Etxera joan ahal izango dira ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 21:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Kasinoko ateak 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik ostiral eta larunbatetan. 

Bestalde, Laudio Udalak ikasleekin joateko aukera eman nahi die herriko ikastetxeei, udalerriko gazteak sentsibilizatzeko asmoz. "Proiektua gure gizartea osatzen duten belaunaldiak hurbiltzeko bidea izango litzateke", adierazi du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak.

Erakusketa bihar zabalduko da arratsaldeko 19:00etan Kasinoko terrazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide