Laudioko saltokiek deskontu handiak eskainiko dituzte larunbatera arte

Unai San Pedro Camacho 2021ko ira. 10a, 09:28

35 establezimenduk hartuko dute parte ekintzan. / APILL

Atzo abiatu zen Laudioko Pagotxen Merkatua.

Laudioko saltokiak deskontuz beteta daude egunotan. Hiru egunetan zehar, pagotxak izango dira nagusi udalerrian: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurrentzako moda, kirolak, bitxiak, argazkigintza, optika, etab.

Saltokiek, COVID-19a dela eta, osasun gomendioak errespetatuko dituzte. Honela, pilaketak saihestuko dira, segurtasun-distantziak mantenduko dira eta maskarak zein gel hidro-alkoholikoak erabiliko dira.

Hurrengoak dira egitarauan parte hartuko duten 35 establezimenduak: 1971, Aurori Lencería y Moda Infantil, Bazar San José, Calzados Karam, Calzados Roiz, Can Can Moda, Charol, Ez&Bai, Foto Estudio Distira, Gloss, Goxoh, Irrintzi Euskal Jantzi Denda, Joyería Relojería Lambarri, Kukuma, Los Chicos, Luyando Ópticos, Mercería Lencería Elo, Migola, Mimitos, Modas Charito, Modimel, Mokka, Monai, Nina Life, Styling, Olympus Kirol Denda, Perfumería Irusta, Phuket, Sever Calzados, Stiletto, Tapicería Juan, Trece13, Tximeleta Boutique, Unan Jantzi Denda Levi's eta Zapatería Nobuck.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide