Zaintza eta hezkuntza jorratuz emango dio hasiera ikasturteari Aiaraldeko Greba Batzordeak, larunbatean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ira. 16a, 13:11
Aiaraldeko Greba Batzordeak itxialdia egin duen urte hasieran Amurrioko elizan. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Greba Batzordeak antolatu du ekimena. Laudioko Batzalarrin kalean eta Herriko plazan egingo dira jarduera guztiak, larunbat arratsaldean. 

“Haritik tiraka” jardunaldiak antolatu ditu Aiaraldeko Greba Batzordeak larunbat honetarako. Arratsaldean egingo dute ekimena, Laudioko Batzalarrin kalean eta Herriko plazan. Euria egiten badu, aldiz, elizako arkupeetara mugituko dituzte ekintza guztiak. 

Ikasturte berria abiatzeko prestatu dituzte jardunaldiak. “Hasi berri da ikasturtea, eta udazken potentea dugu aurretik”, azaldu dute greba batzordeko kideek, “Tubacexeko greba mugagabea, Zabaleko Eskolaren itxieraren aurkako dinamika, zaintza langileen egoera... borrokaren hariak ez du etenik gure eskualdean, eta guztien artean egin beharko diogu tira, Aiaraldearen defentsan urrats berriak emateko”. Gauzak hala, horretarako “lehen pausotzat” hartu dute larunbateko zita.

Zaintza sektorea eta hezkuntza hizpide

Bi mahainguru eskainiko dituzte jardunaldietan. Hezkuntza jorratuko dute lehenbizikoan, eta zaintza lanak, aldiz, bigarrenean:

“Hezkuntza Aiaraldean: Borrokak eta erronkak”
Ordua: 17:00etan Batzalarrin kalean
Hizlariak: 
Zabaleko bizirik!
Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkartea
Aiaraldeko Ikasle Mugimenduko kideak
Aramaioko Hezkuntza Kontseilua

“Zaintzak erdigunera: cuidemos de las que nos cuidan”
Ordua: 18:00etan Batzalarrin kalean
Hizlariak:
Aiaraldeko erresidentzietako langileak
Eskoletako jantokietako langileak
Garbiketako langileak
Etxetako barne zaintzaileak
Trabajadoras no domesticadas
Bizkaiko Erresidentzietako Borrokak
Dinamizatzailea: Aiaraldeko Mugimendu Feminista

Bukatzeko, ekitaldia egingo dute 21:00etan Herriko plazan, ikasturte berriari hasiera emateko. 

Umeentzako zaintza gunea eta itzulpen zerbitzua

Antolatzaileek jakinarazi dute umeentzako zaintza gunea egongo dela egun osoan zehar. Zerbitzua baliatu nahi izatekotan, hemen eman behar da izena.

Bestetik, gaztelerazko zuzeneko itzulpena ere egongo da mahainguruetan. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide