Goikogane Mendi Taldeak abian jarri du, beste urte batez, Eskola Kirolaren denboraldi berria. Irteerak 2006 eta 2013 urte bitartean jaiotako ikasleei daude zuzenduak.
Orotara 13 mendi irteera aurreikusi dituzte, ikasturteko asteburuetan banatuak. Gainera, beste irteera bat egingo dute inguruko rokodromo batera, eskaladaren hastapenetan trebatzeko helburuarekin. Azkenik, ikasturtea agurtzeko, asteburu osoko irteera bat egingo dute Gorbeiako Parke Naturalean Goikogane Mendi Taldeak duen aterpetxera. Mendizaletasuna gazteen artean zabaltzea du helburu ekimenak.
Izen ematea
Izen emate epea zabalik dago honezkero. Mendi talde laudioarraren egoitzan egin ahalko da astearte eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30etara, edota 946 725 021 telefonoan. Bigarren telefono bat ere jarri dute interesa duten familien eskura: 606 380 093. Astelehenetatik ostiralera 19:00etatik aurrera egongo da erabilgarri.