Sustraiak catering barazkijalea kooperatibako kideek barazki burger goxoen eta laguntzeko saltsen errezeten ikastaroa eskainiko dute Faktorian. Tailer teoriko praktikoa izango da, errezeta liburua eta dastaketa barne.
Erabiliko diren produktu guztiak begetalak izango dira, tokikoak, ekologikoak eta garaian-garaikoak.
Kozinatzeko beharrezko material eta osagai guztiak antolatzaileen esku, ikasteko gogoa baino ez dute ekarri behar parte-hartzaileek.
Tailerra 18:00ean hasiko da eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango du.
Prezioa: Faktoriako bazkideak: 30 € // Ez-bazkideak: 35€
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.