2021/10/02 20:00

Ikuskizuna

Dantza bertikala

Dantza bertikala
Faktoria, Laudio

Janire Etxabe arrankudiagarrak (@Dimegaz) "Harria-herria" film laburra aurkeztuko du, bai eta Harrobi Dantza Bertikala konpainiarekin landutako proiektuak ere. Solasaldi-dantzatua izango da Faktoriakoa, pabilioiko paretetan dantza bertikaleko bizpahiru pieza ikusteko aukera izango baitute bertaratutakoek. Jarraian Harria-herria  filmaren proiekzioa egongo da, eta ondoren solasaldia. 

Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da. Doako sarrera (izena ematea derrigorrezkoa da).

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide