2021/10/09 20:30

Kontzertua

Trigger

Trigger
Faktoria, Laudio

Eñaut Zubizarreta Mendieta aretxabaletarraren proiektua da Trigger. Biolontxelo kontzertu berezia eskainiko dute Faktorian, hiru partaiderekin: hardcorea, stonerra, flamenkoa, technoa...

 

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Sarrerak: Faktoriako Bazkideak: 5 € // Ez Bazkideak: 7 

 

 

 

TRIGGERri buruz:

 

Poliedroa aurpegi kopuru finitoz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergaitik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiokegu batari zein besteari bestelako forma batzuk?

Forma berriak sortzeko beharrezkoa da tresnak eskura izatea, eta baita tresneria hau modu egoki baten erabiltzeko jakintzak izatea. Ideia hori du abiapuntutzat POLIEDRO Vol.I lanak, munduan zehar biolontxeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu, Euskal Herrira ekarri eta interprete berriak sortzeko hain zuzen ere.

Ikuspuntu kritiko bat beharrezkoa da hegemonia zalantzan jartzeko. Eta horretan ere eragiten du lan honek, egun musika (bere osotasunean) ulertzeko era, pentsamendu mendebaldarra, industria musikala eta abar kolokan jarriz; hangoa zein hemengoa. Interpreteez gain, entzulego orokorra ere trebatu behar baita.

Guzti hori barnebilduz, forma konkretu bat hartu du lehenengo poliedro honek. Etorkizunean sor daitezkeen gorputz geometriko berrientzat giltzarri izango dena.

POLIEDRO Vol.I zuzeneko honetan, beraz, biolontxeloa bestelako forma batzuk hartzen ikusiko dugu, bakarka zein trio formatuan; eta hardcorea, stonerra, flamencoa, technoa edo ta grungea entzun ahal izango ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide