2021/10/04 17:30

Sormen atelierrak haur, gazte eta helduentzat

Sormen atelierrak haur, gazte eta helduentzat
Faktoria, Laudio

Eskualdeko sortzaileen presentzia, sormen esperientziak, material eta diziplina ezberdinak, … Esperientzia artistiko bat bizitzea da helburua, artearekin esperientzia gozagarria izatea. Horretarako, diziplina ezberdinak probatu, esperimentatu eta gozatuko ditugu. Profesional baten laguntzarekin, artearekin zer ikusia duten material, disziplina eta teknika ezberdinak ezagutuko  ditugu: buztina, igeltsua, margoketa, argazkigintza, bitxigintza,… Profesionalak markoa osatuko du eta parte hartzaileak esperimentatzera gonbidatuko ditu. Norbanakoaren bideak eta prozesuak izango dute garrantzia, ez zaio azken produktuari garrantzirik emango. Profesional finkoa + taileristak (eskualdeko sortzaileak)

DATA: Urritik abendura (urtarriletik aurrera jarraitzeko aukera).

Hiru talde osatuko dira: 

1. - Astelehenetan, 17:30etatik 19:00etara,  Haur Hezkuntzako taldea (3-6 urte)

2.- Asteazkenetan, 17:30etatik 19:00etara, Lehen Hezkuntzako taldea (7-12 urte)

3.- Asteazkenetan, 19:30etatik 21:00etara helduentzako taldea (16 urtetatik gora)

PREZIOA: bazkideak 50 euro hilean (12 euro/saioa) – Ez-bazkideak 60 euro hilean (15 euro /saioa) 

IZEN- EMATEKO EPEA: irailak 16tik urriak 3ra arte

* Leku mugatuak izango dira

HARREMANETARAKO: 722 22 75 32 (Julene) – hezkuntza@aiaraldea.eus

Hizkuntza: Euskara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide