2021/10/06 19:30

Bertsolaritza

Bertso Eskolak Faktorian

Bertso Eskolak Faktorian
Faktoria, Laudio

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aiaraldea Ekintzen Faktoriak elkarlanean bertso eskolak gure eskualdean biziberritzeko apustua egin dugu. 

Urte batzuk dira bertso-eskolen transmisioa etenda dagoela gurean, eta eskoletan lantzen den bertsolaritzaz gainera, ez dagoela bestelako aukerarik... Bertsolaritzaren bidez lantzen diren balioak, ahozkotasuna, hizkuntzarekiko maitasuna eta zaletasuna... Horiek guztiak berreskuratzea dugu xede proposamen berri honekin. 

Gazte eta helduen bertso eskola (15 urtetik aurrera) urriaren 6an -asteazkena- hasiko da, 19:30etatik 20:30etara. 

Haurren taldean parte hartzeko interesa izango bazenu, idatzi ezazu faktoria@aiaraldea.eus helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

NOIZ: Urritik ekainera, astean behin.

NON: Faktorian (Laudio)

URTEKO KUOTA: 50 €

EMAN EZAZU IZENA  eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Ilusio berezia dugu erronka eder honekin, bertsolaritzaren transmisioari gure eskualdean bultzada berri bat emateko!

Hizkuntza: Euskara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide