2021/10/17 11:00

Haurrentzako jarduera

0-3 urte espazio askea

0-3 urte espazio askea
Faktoria, Laudio

Mugimendu autonomorako eta jolas librerako espazio zaindua. Profesional baten laguntzaz, helduok behatu eta taldeaz disfrutatzeko gunea. Kalitatezko zaintzak eta jolas librea dira ekintza honen ardatzak. Emi Piklerren eta beste hainbat korronteren jakintza baliatuz, haurraren garapenean eta jolasean jarriko dugu ardatza. Profesional baten laguntzarekin behaketan jarriko dugu ikuspuntua. Familian gozatzeko espazioa, beste familiekin elkargunea. Ordutegia malgua da, gune berezia eta zaindua prestatuko dugu zaintza lanak egiteko (janaria, edozkitzea/ jatorduak, fardel aldaketa, …)

DATA: Urriak 03, domeka ( urritik abendura bitarteko lehenengo eta hirugarren domeketan errepikatuko den jarduera)

ORDUTEGIA: 11:00etatik 13:00etara

PREZIOA: bazkideak 10euro/haurra – Ez-bazkideak 12euro/haurra 

10 saioko balea erosiz gero saio bat doan

IZEN- EMATEKO EPEA: irailak 16tik urriak 02ra arte

* Leku mugatuak

HARREMANETARAKO: 722 22 75 32 (Julene) – hezkuntza@aiaraldea.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide