2021/10/16 18:30

Hitzaldia

MMXX Anno Domini, zaharrak berri.

MMXX Anno Domini, zaharrak berri.
Ermualde, Aiaraldea

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko.

Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin.

Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133.

Sergio Escribanok emango du hitzaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide