Urriaren 7an CEAR Euskadik BiZINEtza filme katalogoa aurkeztuko du Laudion, 10:30ean. Egitasmoaren helburua honakoa da, antolatzaileen hitzetan: "lurreratze komunitario moduko bat, eta bertan kultura desberdinetako ahotsak biltzen ditugu zinemako hizkuntza erabiliz elkarrizketarako. Batez ere, asiloaz hitz egiten dugu. Errefuxiatuez ari gara, narrazio zinematografikoetan iruzurrak eta gorroto hizkerak desegiten dituzten istorioak, diskriminazio eta xenofobia sortzaileen istorioak bilatzen ditugu".
CEARek nahi du ahalik eta eragile zein interesdun gehien erakartzea saiora. Informazio gehiago nahi izanez gero, webgunea dauka erakundeak eta hitzorduan parte hartu nahi izanez gero, 688 719 058 telefono zenbakira deitu beharra dago, izena emateko.