SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntza Agentziak abian jarritako Hazinnova programan parte hartu duten Aiaraldeko 13 enpresari aitortza egin diete gaur goizean Laudioko Kasinoan egindako ekitaldian. Bertan egon dira Leyre Madariaga Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria eta Gotzon Bernaola Enpresa Berrikuntzako koordinatzailea. Hauekin batera, programan aholkularitza eskaini duten eragileetako ordezkariek ere hartu dute parte: Laudioko Udala, Arabako Merkataritza Ganbera eta Elikadura Klusterra.
Eskualdeko 13 enpresa horiek euren produktuetan edota negozio-prozesuetan berrikuntza sustatzeko hartutako neurriak goraipatu ditu gobernuak. Leyre Madariagak nabarmendu duenez, EAEko berrikuntza-indizea Europar Batasuneko bataz bestekoaren gainetik dago lehen aldiz, eta enpresa txiki eta ertain guztiek bide horretan egindako ekarpena goraipatu du.
Hauek dira Aiaraldean Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso duten enpresa txiki eta ertainak:
- Destilerias Manuel Acha S.A.
- E-Block Energy Trade S.L.
- Aiaraldea Kooperatiba Elkartea
- Autocares Soborn S.L.
- Gometegui Industrial S.L.
- Grafik Sarea S.Coop
- Imegar S.A.
- Iza Ascensores S.L.
- Lro-Kun S.L.
- Servicios Integrales de Rótulos Nervión S.L.
- Talleres Abasolo S.A.
- Tecnicos del Confort Electrico S.L.
- Uriarte Iturrate S.L.