Gaur eguerdian sutea jazo da Ugarteko etxebizitza batean. Herritar bat sukaldea erabiltzen ari zen eta lapikoak sua hartu du.
Aiarako Suhiltzaileak heldu direnean gar batzuk geratzen ziren oraindik eta itzaltzeari ekin diote. Hala ere, larrialdi zerbitzuek adierazi dute sukaldean kalteak handiak izan direla beroaren eraginez.
Suhiltzaileek motor-haizagailu bat baliatuta aireztatu dute etxebizitza, lehenik eta behin, eta atariko eskailerak geroago. Bitartean, anbulantzia batek artatu du etxean bizi den laguna.