Atzo sare sozialetan zabaldu ziren bi bideo Laudioko tren geltokian grabatu izan zirenak, antza, larunbatean. Irudi horietan ikus daiteke ezezagun batzuek bi makina -dumper bat eta eraikuntzan erabiltzen den beste ibilgailu mota bat- trenbidean uzten dituztela.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo izan zuen gertakarien berri sare sozialen bidez eta tren geltokira jo zuen. Han ziurtatu zuen bi makina hori eta beste hondeamakina bat geltokiko trenbidean zeudela.
Edonola ere, ez zeuden burdinbide nagusietan, baizik eta bigarren mailakoetan eta horrek ahalbidetu zuen arazorik ez sortzea trafikoan.
Gauzak horrela, ertzainak ADIFekin jarri ziren harremanetan egoera jakinarazteko eta makineria tokitik kentzeko. Horrez gain, ikerketa hasi dute argitzeko nortzuk izan ziren egileak.
Gaur egurdian ekin diote dumper bat erretiratzeari eta antza, kalteak ditu, garabi batek garraiatu baitu.
