ETB1eko Biba zu! saioan agertuko da Maialen Solaun kirolari laudioarra gaur arratsaldean. "Telebista kateak Donostian duen platora joango naiz, Ikusmenaren Nazioarteko Eguna izango baitute hizpide", azaldu du Solaunek.
Ez da izango Laudioko gaztea telebista kate horretan agertuko den lehen aldia, duela lau urte Ur-handitan saio entzutetsuan elkarrizketatu baitzuten.
Bizikleta gainean hasi zuen Solaunek bere kirol ibilbidea, baina istripu baten ondorioz ikusmen gehiena galdu zuen. Gauzak hala, ordutik aurrera goalball izeneko kirolean aritu da.