Gaur 18:45ak aldera auto batek matxura izan du Laudioko biderik erabilienean, zehazki, Zumalakarregi etorbideko bidegurutzetik gertu. Antza, gurpila atera zaio eta ibilgailua ezin zen mugitu.
Konpontzen saiatu dira, Udaltzaingoak trafikoa bideratu duen bitartean. Baina, azkenean, garabi batek jaso eta eraman du autoa. Hori dela medio, trafikoa motelagoa izan da herrigunean ordubetez.