Lankidetza hitzarmena sinatu dute Laudioko Udalak eta Gurutze Gorriak. Akordio horren bidez, lehenengo erakundeak 10.000 euro emango dizkio bigarrenari, haurrei laguntzeko jarduerak sustatu ditzan.
80 familia baino gehiago artatzen ditu Gurutze Gorriak haurrei laguntzeko programaren bidez. “Lankidetza-hitzarmen horri esker, 0 eta 18 hilabete bitarteko seme-alabak dituzten familiei laguntzeko proiektuei jarraipena emango zaie”, azaldu du erakundeak. Zehazki, kitak ematen dizkiete familiei, “adingabeen elikadura eta higiene beharrak asetzeko”.
“Eskola-arrakastarako proiektua” ere dute esku artean, ikasketa errefortsuak eskaintzeko.
Gurutze Gorriak udalerriko familia askorekin egiten du lan, eta bere jarduna areagotu zuen pandemia garaian. Elikagaiak banatu zituen etxez etxe, beharra zuten familientzat: