Aurkezpena Txani Rodriguezentzako txalo zaparradarekin hasi zen, Euskadi Literatura Saria irabazteagatik, eta horren ostean Amado Gomez Ugartek azaldu zuen zerk eraman zuen liburu berria idaztera. Politikari, zentsurari, sare sozialei eta gizartean joera eskuindarra indartzeko ahaleginari buruz mintzatu zen idazle laudioarra.
Gero, idazketa prozesuari berari buruz aritu zen Gomez Ugarte eta publikoaren artean, irakurle batek eskertu zion itxialdi garaian Facebooken kontakizun laburrak argitaratzea. Parte-hartzaileen artean eskualdeko kultura sektoreko hainbat ezagun egon ziren, musika, literatura edota poesia sortzen dutenak.