'Cosecha del 48' taldeak Juan Jose Salazar Olabarria omendu du, gaur eguerdian -urriak 28- Laudioko Udaleko erabilera anitzeko gelan egindako ekitaldi publikoan. Salazarrek bizitza guztian zehar erakutsitako eskuzabaltasuna eta Laudio herriarekiko maitasuna goraipatu dituzte.
Urte luzez Laudioko Kofradiaren maiordomoa izan zen Juan Jose Salazar Olabarria. Denbora tarte horretan Kofradia modernizatzeko egindako ahaleginak nabarmendu dituzte 'Cosecha del 48' taldeko kideek. Garai horretan ospatu zen Kofradiaren 400. urteurrena, Kofradiaren historia biltzen zuen liburua plazaratu zen, museoa inauguratu zen eta aldizkariaren lehenengo zenbakia argitaratu zen, besteak beste.
Salazarrek 2009an aurkeztu zuen dimisioa Kofradiako maiordomo bezala, Laudioko Jaietako bazkarian emakumeak onartzea lortu ez zuelako.