Laudioko komertzioa sustatzeko helburuarekin, aurten ere, erosketa karruselak antolatu ditu APILL merkatari eta ostalari elkarteak. 2.000 eurotan baloratutako hiru erosketa bono zozketatu dituzte. Irabazleek goiz bakarrean gastatu behar zuten bonoa, ekimenean parte hartu duten herriko 73 saltokietan.
Irailaren 30ean, urriaren 14an eta atzo bertan, urriaren 28an, egin dituzte erosketa karruselak. APILLek oso positiboki baloratu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo Sailak babestutako ekimenak herrian izandako arrakasta. Izan ere, 15.000 txertel baino gehiago bildu dituzte hiru zozketetan.