Irekita daude berriz Lamuza Kiroldegiko igerilekuak. Asteartean itxi zituzten, uretan pseudomona aeruginosa izeneko bakterioa topatu ostean. Hainbat neurri aplikatu dituzte azken egunetan mikroorganismo hori kentzeko: ontzien eta iragazkien garbiketa, hiperklorazioa eta uraren birzirkulazioaren handitzea, besteak beste.
Gaur goizean egin dute uraren analisia eta, emaitzak astelehenean jasoko dituzten arren, irekiera baimendu dute dagoeneko, herritarrentzako segurua delako.
Udalak azaldu duenez, pseudomona aeruginosa maiz agertzen da igerilekuak bezalako hezeguneetan.