Laudioko Ibar Krosaren XXXVI. edizioa egin dute gaur Ellakuriko zelaietan. 400 lasterkari inguru batu ditu topaketak, 14 lasterketetan.
Norgehiagoka herrikoia egin dute lehenbizi. 16 eta 18 urtetik beherakoen txanda izan da jarraian, eta paralinpikoak lehiatu dira gero. Ondoren neurtu dira Benjaminak, Alebinak, Infantilak, 20 urtetik beherakoak eta Master zein Senior kategorietako kirolariak.
Goiz osoa hartu dute ekimenak, eta ehunka lagun bertaratu dira parte hartzaileak animatzera. Eguraldi txarra iragarrita zegoen, baina eguzkia izan dute lagun kirolariek goizaren zati handienean.