Saio bikoitza eskaini zuen Bi Hotsak abesbatzak atzo Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan. 18:00etan eskaini zuten lehen emanaldia, eta 20:00etan bigarrena. Biak ala biak izan ziren arrakastatsuak, ehundik gora lagun bertaratu baitziren ikuskizunaz gozatzera.
Emanaldi zainduak izan ziren alde estetikotik, Arimen Gauean girotuak egon baitziren. Abeslariak tunika beltzak soinean igo ziren oholtzara, eta ilunpetan eskaini zuten emanaldia.
7 abesti kantatu zituzten guztira. Bob Dylanen Knockin On Heaven's Door abestiarekin amaitu zuten saioa:
Saio bikoitz arrakastatsua eskaini zuen Bi Hotsak taldeak atzo Lamuza parkeko Kasinoan. Horrela amaitu zuten ikuskizuna pic.twitter.com/49bjdeCoKt
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 1, 2021