2021/12/19 18:00

Antzerkia

'Nire zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat'

'Nire zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat'
Faktoria, Laudio

Alain Lersundiren obra Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatutako 'Antzerkia eta txokolatea' zikloaren barruan. Sarrerak eta bonoak salgai daude Faktoria.eus atarian, ikasle eta langabetuentzako %25eko deskontuarekin.

Sinopsia: Zuei ere gauetan pentsamenduek bisita egiten al dizuete? Nortzuk dira pentsamendu hauek? Gaua luzea izaten da burua bueltaka dabilenean, eguna ere luze da jendartean lekurik aurkitzen ez duzunean. Lorik egin ezinda dagoen nerabeak, genero binarismoak eta sexu/genero dikotomiak sortzen duen botere estrukturala agerian jarriko du, gau batetako pentsamenduen bilakaeraz. "- Eta zuk? Zer egiten duzu?" "-Yo no lo entiendo pero lo respeto".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide