Beatriz Gines eta Ainara Alonso garaile udako argazki eta bideo laburren lehiaketetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko aza. 3a, 18:52

Lehiaketetako irabazleak Kasinoan egindako ekitaldian. / Aiaraldea.eus

Laudioko Udalak udan abiatutako argazki eta bideo laburren lehiaketetako sari banaketa burutu dute gaur Lamuza Parkeko Kasinoan. Beatriz Ginesek eta Ainara Alonsok eskuratu dituzte sari nagusiak.

Laudioko Udaleko Gazteria Arloak uda sasoian abian jarritako argazki eta bideo laburren lehiaketetako sari banaketa gauzatu dute gaur Lamuza Parkeko Kasinoan.

'Aisia Bizia Laudio' argazki lehiaketa 14 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako ekimena izan da. Pandemiaren gaiarekin erlazionatutako hainbat lan jaso dituzte, eta Beatriz Gines gaztearen argazkia izan da irabazlea. Ginesek 250 euroko saria eskuratu du. Bigarren postua Iratxe Letonarentzako izan da. Hirugarren sariak, aldiz, Julen Anda eta Andere Arriaga Santamariarentzat izan dira. Letonak 200 euroko saria eskuratu du, Andak eta Arriagak 50 euroko sari bana.

Gazteen talentua pantailara

Ikus-entzunezko 'Laudioko Izarrak' lehiaketan Ainara Alonsok eskuratu du 300 euroko lehenengo saria. Zuriñe Campok eta Izaro Akarregik, aldiz, 200 euroko sari bana eskuratu dute. Azkenik, Ibai Adrianek, Ander Trujillok eta Oier Perezek 100 euroko sariak eskuratu dituzte. Laudioko gazteen talentu eta gaitasunak bideoz jasotzea zen bideo lehiaketaren helburua.

Loli Muriel berdintasun zinegotziak oso positiboki baloratu ditu bi lehiaketak: “Laudioko Udalak horrelako lehiaketa bat diseinatu eta martxan jarri duen lehen aldia da. Egia esan, ezin gara pozago eta harroago egon gure gazteek erakutsi duten erantzun ona ikusita”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide