Santa Luzia abesbatzak tailerra antolatu du larunbat honetarako, kantuan hasi nahi dutenentzat. Edonori irekitako saioa izango da, "hastapeneko tailerra da, abesbatza batean sartzeko harra duten pertsonentzat". Hala adierazi du Txema Azkarate kideak.
Juanlu Diaz Emparanza zuzendariak gidatuko du tailerra, eta doakoa izango da. "Ahots grabeentzat pentsatua dago, baina inolako konpromisorik gabea da". Azkarateren esanetan, konfiantzan arituko dira. Izan ere, "ageriko zailtasunak edota barregarri geratzeko lotsa edo beldurrak geldiarazi egiten ditu zaleak aurkezteko orduan".
Ekimena larunbatean izango da, hilaren 6an, 11:00etatik aurrera Laudioko Kultura Etxean.