Sortutako polemika dela medio, Latiorro Ikastetxeak gogoratu du Gabonetako jaiotza jarri edo ez erabakitzeke dagoela oraindik

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 5a, 14:04

Latiorroko Ikastetxeak atentzioa erakarri du, baina ez du ezer erabaki gabonetako jaiotzari buruz. / Aiaraldea.eus

Latiorro Ikastetxeko klaustroak Gabonetako jaiotza jartzearen kontra bozkatu ostean, zenbait hedabidek eta elkartek gogor kritikatu dute erabakia. Baina hezkuntza zentroak argitu du erabakia hartzea Eskola Kontseiluaren ardura dela.

Latiorro Ikastetxeko Gabonetako jaiotzaren patua hautsak harrotu ditu azken asteotan. Izan ere, hezkuntza zentroko klaustroa apaingarri hori jartzearen kontra agertu zen, horri buruz bozkatu ostean.

Erabaki horrek hedabidetara egin zuen salto eta horren ondoren, Bagara Guraso Elkarteak eskutitza idatzi dio Laudioko alkateari eta oharra zabaldu du erabakiaren kontra.

Polemikak polemika, Latiorro Ikastetxeak nabarmendu du gabonetako jaiotza jartzea erabaki partekatua dela eta Eskola Kontseiluan hartuko dela hurrengo astean

Polemika artifiziala

Edonola ere, Latiorro Ikastetxeko ordezkariek gogoratu dute klaustroak horren aurka bozkatzeak ez duela esan nahi Gabonetako jaiotza jarriko ez denik. Izan ere, erabaki hori Eskola Kontseiluari dagokio, non ikasleen familiek ere parte hartzen duten. Klaustroaren iritzia, finean, irakasleen jarrera islatzen du, baina erabakiak familiekin hartzen dira.

Bagara elkartearen oharra

Dena den, Gasteizko Bagara Guraso Elkarteak oharra plazaratu du klaustroaren jarrera salatzeko. Erlijio katolikoari lotutako entitateak bereziki azpimarratu du laizismoa eta laikotasuna ez direla gauza bera: "Laikotasunak, Europa osoan, erlijio-adierazpenak ahalbidetzen ditu, eta erlijioak, oro har, esparru publikoan. Bereziki, eskola-erakundearen esparrua. Horren ondorioz, gure herrietan jaiak ospatzen dira, erlijio-gertakariak ospatzeko, eta erlijioak eskolan irakastea onartzen da. Aitzitik, laizismoak, laikotasunak ez bezala, erlijioa plaza publikotik eta eskolatik kanpo uzten du. Hori da Frantziaren kasua, Europan ezohikoa dena".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide