"Oso ondo, bikain atera da Laudioko nazioarteko Ziklokros proba". Laudioar Txirrindulari Elkartearen hitzak dira, txapelketa bukatu berritan. 750 txirrindulari aritu ziren nor baino nor, horietatik 75 nazioartekoak, 12 herrialdetatik, "horrek erakusten du sari honek baduela izena". Antolatzaileak pozik azaldu dira harrerarekin.
Lokatza izan zen atzoko norgehiagokan protagonista nagusi. Dena den, horrek ez zituen ikuskizuna eta gozamena eragotzi: ehunka lagun hurbildu ziren Ellakuriko zelaietara ekimena ikustera.
Abenduan jarraituko du ziklokrosak Aiaraldean, Amurrio eta Aiarako txapelketekin.