Urrian aurkeztu zuen Kirikiñok Ellakuriko ortuen alboan atondu duen basoa. Orain, kanpaina abiatu dute aisialdi taldeko kideek, espazio horretan argia jartzeko, eguzki plakadun fokuak baliatuta. Modu horretan, udazkenean ere basoa erabili ahal izatea ahalbidetu nahi dute, goizago iluntzen duela kontuan hartuta.
Zozketa abian
Horretarako, euren ortuko kalabaza bat zozketatuko dute Kirikiñoko kideek. Azaroaren 21era arte egongo da tiketak erozketeko aukera, ondorengo tokietan:
- Faktorian
- Bazter Tabernan
- Gorbea Tabernan
Internet bidez ere eskuratu daiteke, izenemateakirikino@gmail.com helbidera idatzita.
Urrian aurkeztu zuten aisaldi taldeko kideek Basoa proiektua, Ellakuriko ortuen alboan dagoen zuhaiztian: