Arratsalde berezia izan zen atzokoa La Granja kiroldegiko saskibaloi kantxan. Sugarrak taldeko kideek Gasteizko Araski saskibaloi taldeko Maria Asurmendi eta Gracia Alonso de Armiño jokalari profesionalen bisita jaso zuten. Ohiko entrenamendu saioa abiatu aurretik, Laudioko jokalari gazteen galderak erantzun zituzten bi kirolariek.
Emakumezkoen saskibaloi talde indartsu bat osatzea helburu, 2010ean sortu zuten Araski AES taldea. 2015ean bigarren mailako liga irabazi, eta 2016an Espainiako Ligako maila gorenean lehiatzen hasi zen.
Argazkiak: Sugarrak Laudio