BIZILAGUNAK

“Zenbat eta jende gehiago ezagutu, orduan eta kapazago izango da estereotipo eta aurreritziak albo batera uzteko”

Txabi Alvarado Bañares 2021ko aza. 12a, 10:45

Hainbat lagunek osatzen dute taldea.

Laudioko Zurrumurruen Aurkako Taldeak Bizilagunak ekimenarekin bat egingo du igandean. Hainbat jarduera antolatuko dituzte eguerdian Herriko plazan.

Nola ospatuko da aurten Bizilagunak ekimena Laudion?

Laudioko Zurrumurruen Aurkako Taldeko kideek azken edizioan erabaki genuen jarduera kalera ateratzea eta ordura arte parte hartu genuen taldeak elkartzea: Gazte Asanblada, Lamuza Eskolako Guraso Elkartea, norbanakoak… ekimena ikusgarriagoa egiteko eta herritarrak parte hartzera animatzeko.

Aurten ospatzeko gogoz gaude, iaz pandemiagatik ospatu ezin izan ondoren.

Nola antolatzen zarete ekimena aurrera eramateko?

Ekimen hau herriko Zurrumurruen Aurkako Taldeak antolatzen du. Aldian-aldian biltzen gara ekimen hau eta beste batzuk antolatzeko, hala nola hitzaldiak, tailerrak eta abar, zurrumurru xenofoboei aurre egiteko helburuarekin.

Bizilagunak egitasmoa, antolatzen ditugun gainerako ekintzak ez bezala, udalerri guztietan egiten da aldi berean. Oso polita da pertsona pila bat batera gaudela jakitea, zerbait ospatzen xede berarekin.

Zuen ustez, zergatik da garrantzitsua parte hartzea?

Jende guztia animatu nahi dugu parte hartzera, elkartzea garrantzitsua dela uste baitugu. Ziur gaude zenbat eta jende gehiago ezagutu, orduan eta gehiago izango garela estereotipoak eta aurreiritziak albo batera uzteko gai beste pertsona batzuekin harremanetan jartzerakoan. Herritarron keinu bat izango da igandekoa, kulturen arteko bizikidetzaren alde eta diskriminazioaren aurka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide