Auto istripua egon da gaur arratsaldean Laudion, Arabako 625 errepidean. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, 19:00ak aldera izan da ezbeharra: "Bi furgonetek talka egin dute, eta 5 pertsona zauritu dira. Guztiak ospitaleratu dituzte: 3 Galdakaon, eta bana Gurutzetan eta Basurtun". Suhiltzaileek adierazi dute horietako bi zauritu arinak direla.
Lekukoen arabera, errepidea moztuta egon da Vidralarako sarbidearen parean. Otsailean beste istripu bat gertatu zen toki berean, autopistarako bideak eta saihesbideak bat egiten duten tokian, hain zuzen.