Auto batek kamioi baten aurka egin du talka gaur goizean Laudion. A625 errepidean gertatu da istripua, Bilborako noranzkoan, 7:45ak aldera. Auto gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute baina, trafiko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, egoera onean aurkitzen da. Larrialdi zerbitzuek 8:50etan berrezarri dute trafikoa.
