Laudioko Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana egiteko prozesua abiatu zuen eta, besteak beste, detektatu zuen herriko zenbait tokitan baimendutako abiadura gainditzeko joera zutela gidariek.
Herritarren kexak aintzat hartuta, eta egungo araudiaren arabera, Laudioko Udalak adierazitako abiadura-mugetara egokitu ditu kale horiek, radar finkoak ezarrita, eta aste honetatik aurrera hasiko dira isunak jartzen.
Tokiko erakundeak gogoratu du Gioenurin, udako igerilekuen ondoan, eta Karmengo Amaren kalean, Fleming doktorearen kalearen parean daudela bi gailuak.